El recorrido del encierro ya cuenta con el líquido antideslizante en las partes críticas de la carrera

El líquido hace de ventosa, y evita las peligrosas caídas, logrando carreras más rápidas y manadas más compactas

Navarra Sur

Uxue Alberdi, autora del libro Dendaostekoak estará en Tafalla el próximo martes

Tafallako Irakurle Taldearen apirileko saioan Dendaostekoak liburuaren inguruan solasaldi bat egingo da eta Uxue Alberdi idazlea bertan egonen da. Saio irekia izanen da eta nahi duen guztiak parte hartu ahal izanen du. Saioa datorren astean, […]

PUBLICIDAD

Tafallako Irakurle Taldearen apirileko saioan Dendaostekoak liburuaren inguruan solasaldi bat egingo da eta Uxue Alberdi idazlea bertan egonen da. Saio irekia izanen da eta nahi duen guztiak parte hartu ahal izanen du.

Saioa datorren astean, apirilak 27 izango da, 19:00etan Tafallako liburutegian

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Botoi bat josi liburu bat gomendatzen den bitartean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN